LP / CD
Sitsak
Musika eta hitzak:
Jon Basaguren. Hauek izan ezik:
“Hamahiru” Glenn Danzig-ek Johnny Cashen-tzat idatzi zuen “Thirteen” kantuaren moldaketa da.
“Herio” Rev. Gary Davis-en “Death don’t have no mercy”-ren bertsio librea.
“Bihotz” Benito Lertxundirena da.
Grabaketa eta nahasketa:
Joseba Baleztena (1, 2, 3, 4). Iñigo Irazoki (5, 6, 7). Víctor Sánchez (8, 9).
Masterizazioa:
Estanis Elorza (1, 2, 3, 4). Jonan Ordorika (5, 6, 7). Víctor Sánchez (8, 9).
Diseinua:
Libe Kortazar.
Disko honetan:
Jon Basaguren: ahotsa, gitarra.
Libe Kortazar: teklatuak, ahotsa.
Dani Arrizabalaga: bateria.
Joseba Baleztena: gitarra (1, 2, 3, 4, 5, 6).
Aitor Agirre: baxua (1, 2, 3)
Danilo Foronda: gitarra (7, 8, 9).
Fede Egiluz: baxua (5, 6, 7, 8, 9)
Sitsak
Inor aditzen ari ez den unean
jartzen dute kanturik ederrena
Merezi ez duten distirek arreta
jan diete, sitsei bezala
Hegaka galduta
Argiek nahastuta
Heroiz jantzitako iruzurgileen
atzetik doaz sinetsita
Baina aspaldi ito zen halleluja ederren
abestu zuen eztarria
hegaka galduta
erabat nahastuta
Hor doaz
Zer da ederra non da egia?
Bihotzez eginak ez du deus balio
Heroiek ere urrea soilik nahi dute
Gose aseezinez egoak hegaka
Ausartenak
Beste edozein bezain zapaltzailea den
estatu baten izena du kaleak.
Fruta ustel usaina.
maizterrez josita espaloiak
Plastikozko amets astunen garraioan.
Gogo mutilatudunen desfilea.
Orduen araberako isuria da jendea.
Eraikinetan deseroso txertatuak
dirudite saltokiek.
Izan dituzten bizi guztien
geruza bihozgabeak
nabari zaizkie
agerian dituzte.
Ezin jakin kanpokoa den ala barrukoa
beirateen zikina,
Eta batzuen begiradena
Denda barruetara ezkutatzen dira
egin gabe negar egitera.
Ausartenak ere ez baitu hemen
beldur adina kemen.
Hamahiru
Zoritxarreko haizeak gidaturik nabil.
Gaitz ororen atzean beti nago ni.
Hamahiru zenbakia tatuatua daukat.
Zerrenda luzean dira nik hautsitako biziak.
Miseriaren altzoan jaio nintzen,
ez daukat izenik.
Hamahiru zenbakia eman zidaten bakarrik.
Bihotza urraturik aurrera noa.
Ez so egin niri, ez begiratu atzera.
Hamahiru zenbakia tatuatua daukat.
Hemendik infernura doaz nik hildakoak.
Aitortu nion beleari egindakoa,
baina berriz erori naiz: betiko jokoa.
Zoritxarreko haizeak gidaturik nabil.
Gaitz ororen atzean beti nago ni.
Herio
Heriok ez du errukirik hemen.
Gauez sartu zaigu etxera
eta ama zendu da.
Heriok ez du errukirik hemen.
Eta ez du atsedenik hartzen hemen.
Heriok ez dauka oporrik hemen.
galdetu ospitaleetan
arreta jarri kaleetan.
Heriok ez dauka oporrik hemen.
Heriok ez daki gupida zer den.
Greban zaude eta bat-batean
gorpu zara zaramagan.
Heriok ez daki gupida zer den.
Herio ondo dakigu guk nor den.
Desberdinkeria ariman,
eta kapitala begietan.
Sistema dago azkenetan,
eta osasun gastua trenetan.
Edonor zapaltzeko nahia,
hurrengo lehendakarigaia.
Herio ondo dakigu guk nor den.
OASIA
Nora itzuli oraingoan,
geunden lekua bazen arazoa?
Euren pozoinez hiltzera doazen
sugeak baino ez gara hemen.
Sirena hotsen erritmoan,
arrakalez jositako oasi honetan.
Gezur olde pean.
Kalte-orbain epiko bana,
amaieran jasoko dugun bakarra.
Eta inguru hau bonba zelai bat da
bizi gaituzten amets guztientzat.
GORPUTZ-ADAR MAMUA
Egia izugarria da, baina egia ere bada.
Ez ahaztu pozik jarraitzea, bizitza itxarongela bat ez balitz bezala.
Eta urrunegi joan behar da zerbait aurkitzeko.
Erdibidea bertan dago.
Errazago ateratzen da labirintotik
lerro zuzenetik baino,
bide bakarretik baino.
Dena korapilatsu margotu duzue
begi daltoniko hauentzat.
Aro berri bat nahastera zoazte
baina seguru ez guretzat.
Gorputz-adar mamu batek bezala
min ematen du noizbait aske sentitu izanak.
Gertatzen al zaizu?
Lurrunduko dira
Inguratzen gaituen guztia
Kartoi-harriz eraiki da.
Gure ezinegonean
egonkortu gara,
desagertu gara.
Arauak estu kalean.
Lege itsuen artean
Itotzear, erotzear,
eztandaren atarian.
Egonkortu gara,
desagertu gara.
Baina bihotz goibel-itzaliak
isilka okupatzera goaz.
Aurreiritzi diruz lagunduak
lurrunduko dira.
Oinak lurrean
Hau da urte berria?
beti bezain zahar darrai.
Minez eta iguinez esnatu naiz.
Egia handiegia
irensteko ez naiz gai.
zalantzak prest dauzkat noiznahi.
Beldurrari beldur
ametsak ondo mugatu
Itaca-k mapatik kendu.
Sinetsita dugun
zerutik ezin zaio
zeruari…
Oinak lurrean beti!
Hori agindu digute
eta guk indarrez bete.
Hain gogor ezen gorputza
astiro hondoratu den
lurpean bizi arte.
Beldurrari beldur
ametsak ondo mugatu
itacak mapatik kendu
zentsura lagun beti!
Sinetsita dugun
zerutik ezin zaio
zeruari…
Begiratu.
Otsoek hezi gaituzte
isiltasuna goratuz,
geldi egotea eta
egonkortasuna nahastuz.
Bihotz